Asteazkena, 2021ko abenduak 08
Gora joan

Jakin 197. 2013

Jakin 197.  2013
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gaiak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: jarduera armatua amaitzeko ETAk hartutako erabakiaren arrazoiak (Mikel Saratxo eta Julen Zabalo), postmodernitatearen eta erlijioaren arteko harremanak (Luzio Uriarte) eta Uxue Alberdiren Aulki-jokoa eleberria (Iraitz Urkulo).
GAIAK

Jarduera armatuaren amaiera. ETAren erabakirako arrazoiak

Mikel Saratxok eta Julen Zabalok 2011ko urriaren 20an jarduera armatua behin betiko amaitzeko ETAk iragarritako erabakiaren arrazoiak aztertzen dituzte. Batetik, erabakia hartzeko aipa daitezkeen kanpoko eta barruko arrazoiak aurkezten dituzte; barrukoen artean, garrantzi berezia ematen diote nazio askapenaren bidean ETAk jorratutako bi negoziazio ildoak azaltzeari. Bestetik, azkeneko urteotan estrategia horien inguruan ETAk eginiko gogoetak agertzen dituzte. Amaitzeko, gertatutako aldaketei buruzko azken gogoeta eta balorazioa egiten dute.

Postmodernitatea erlijiosoa ote da? José María Mardonesen ikuspuntua

Luzio Uriartek postmodernitatearen eta erlijioaren arteko loturaren analisiari heltzen dio, José María Mardones (1943-2006) soziologo eta teologoak, egungo pentsamenduari eta erlijioari buruzko gogoetan aditu ezagun eta onartuak, egindako ikerketen ikuspuntutik abiatuta. Mardonesek postmodernitateko pentsalari nagusien planteamenduekin izandako elkarrizketaren emaitzak eskaintzen ditu Uriartek: lehenik, elkarrizketa horren testuinguruko zenbait zehaztapen aurkezten ditu; bigarrenik, Mardonesek azpimarratzen dituen ideiak edo puntuak identifikatzen ditu; hirugarrenik, haren ikuspuntu kritikoa jasotzen du; eta, azkenik, gogoeta horien ibilbidearen balorazioa egiten du.

Aulki-jokoa, Uxue Alberdik zahartzaroko xarma erakutsi zigunekoa

Iraitz Urkulok Uxue Alberdiren Aulki-jokoa (Elkar, 2009) eleberria aztertzen du, liburu horretan garatzen diren hainbat gairen analisian sakonduz: norbanakoaren memoria eta historia kolektiboa, haurtzaroko oihartzunak, Gerra Zibilaren zauri irekia, gizon eta emakumeen arteko harremanak, zahartzaroa... Urkuloren iritziz, eleberri honek narratibaren arloan sorkuntza sendoenetakoa duten XXI. mendeko euskal idazle gazteen artean kokatzen du Uxue Alberdi.

Egunen Gurpilean
Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu