Asteazkena, 2021ko abenduak 08
Gora joan

Jakin 196. 2013

Jakin 196.  2013
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Historia bizia sailean, Ramon Labaien politikaria elkarrizketatu du Imanol Murua Uriak. Gaiak sailean, giza nortasuna ulertzeko natura eta kulturaren arteko dialektika aztertu du Agustin Arrieta Urtizbereak.
GAIAK

Kultura eta natura, zein baino zein

Agustin Arrieta Urtizbereak giza nortasunaren ezaugarri behinenak ezagutzeko orduan kulturaren edo naturaren lehentasunaren inguruan sortzen den eztabaida filosofikoari buruz dihardu. Giza izaeraren zehaztapenean lehentasuna kulturari dagokiola defendatzen duen Jesse Prinz filosofoaren Beyond Human Nature (2012) idazkia abiapuntutzat hartuz, eztabaida horretako bi auzi nagusiri heltzen die Arrieta Urtizbereak: giza hizkuntza eta balio moralak, sortzetikoak edo kulturalak dira?

HISTORIA BIZIA

Ramon Labaieni elkarrizketa

Ramon Labaien politikaria elkarrizketatu du Imanol Murua Uriak kazetariak. Labaienen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Tolosan; Ipar Euskal Herriko egonaldia gerra zibilaren ondorioz; Bigarren Mundu Gerrako aleman okupazioari buruzko oroitzapenak; Donostiara itzulera eta Madrilen egindako Kimika ikasketak; politikarekin lehen harremanak, EGIren eta EAJren baitan; kimikari gisa Ingalaterran eta Nafarroan izandako lan esperientzia; frankismo ondoko lehen Eusko Jaurlaritzan, Carlos Garaikoetxea lehendakariaren gobernuan, Kultura sailburu gisa izandako esperientzia politikoa: euskarazko telebista eta irrati publikoak, HABE, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Antzerti, Euskararen Legea...; horren ondoren, Donostiako alkate gisa izandakoa; metal zurizko soldadutxoak egiteko zaletasuna, alor horretan munduko artisau entzutetsuenetakoa izatera iristeraino; arma fabrika batean gai militarretako aholkulari modura egindako ibilbidea...

Egunen Gurpilean
Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu