Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962). Filosofia eta Informatika ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Filosofia Saileko irakaslea da. Filosofiari buruzko hainbat lan argitaratu ditu; besteak beste, liburu hauen egilea da: Zertaz dihardu filosofiak? (Jakin, 2002), Filosofiarako sarrera bat (EHU, 2016), Zientziaren argi-itzalak (UEU, 2017), Gogoeta-bide irekiak (EHU, 2019) eta Gaueko eztabaidak (Erein, 2021). Fikzioari dagokionez, bi liburu argitaratu ditu: Istripuak (Alberdania, 2008) eta Irlak eta beste kontakizun batzuk (Erein, 2015).