Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Jakin 191. 2012

Jakin 191.  2012
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gaiak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: Zamorako apaiz kartzela 1960ko eta 1970eko hamarkadetan (Martin Orbe), hizkuntza ereduaren auzia 1920 eta 1960 arteko goi mailako kultur aldizkarietan (Karmele Artetxe) eta Euskal Herriaren historia garaikideari buruzko Joseba Agirreazkuenagaren saiakera baten iruzkina (Pruden Gartzia).
GURE IRITZIZ
GAIAK

Zamorako apaiz kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976)

1960ko eta 1970eko hamarkadetan klero nazionalista eta progresistako zenbait sektorek erregimen frankistari egindako oposizioa aztertzen du Martin Orbek. Urte haietako testuinguru soziopolitikoa eta apaiz haien erresistentziaren gertakari eta gako nagusiak argitzen ditu, batetik. Horrekin batera, diktadura frankistaren errepresio gogorraren nondik norakoak azaltzen ditu; Zamorako apaiz kartzelaren esperientzia, batik bat, Estatu frankistak Eliz hierarkia euskaldun eta espainolaren bat etortze edo isiltasunaz lagunduta sortu zuena.

Hizkuntza aferak goi mailako aldizkarietan: Euskera, Euzko-Gogoa, Egan eta Jakin (1921-1960)

Karmele Artetxek XX. mende erdiko hamarkadetan orduko kultur aldizkari nagusietan (Euskera, Euzko-Gogoa, Egan eta Jakin) hizkuntz ereduari buruz garatutako eztabaidaren mamia jorratzen du. Horrekin lotuta, euskararen inguruko eztabaida horiek eta aldizkari horien ekarpenari esker euskara kultur hizkuntza bilakatzeak komunitate zientifiko euskaldunaren lehenengo trinkotzean izan zuten berebiziko eragina ere aztertzen du Artetxek.

LIBURUAK

Liburu garrantzitsu bat Euskal Herriaren historiaz. Joseba Agirreazkuenagaren saiakera baten iruzkina

Pruden Gartziak Joseba Agirreazkuenagaren Euskal herritarren burujabetza. Euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaera (1793-1919) (Alberdania, 2012) saiakeraren azterketa kritikoa eskaintzen du. Gartziaren arabera, liburu garrantzitsu baten aurrean gaude: batetik, Euskal Herriko historiaren ikuskera desberdin bat paratzen duelako diskurtso historiografiko hegemonikoaren aurrean; eta, bestetik, zehaztasun nabarmenez idatzitako ikerketa delako, baieztapen orokorrak beti datu zehatz ugariz lagunduz.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu