Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan

Jakin 185. 2011

Jakin 185.  2011
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gaiak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: euskal liburutegi eta proiektu digitalen bilakaera 2009-2011 urteetan (Gerardo Luzuriaga eta Roberto Kerexeta), Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika (Danielo Escribano) eta postmodernismoa egungo mundurako filosofia berri gisa (Iraitz Urkulo).
GAIAK

Euskal digitalizazioa 2009-2011

Gerardo Luzuriagak eta Roberto Kerexetak, 2007an eta 2009an argitaratutako bi artikuluri jarraipena emanez («Liburutegi digitalak», Jakin 160; «Euskal liburutegi digitalak: 2007-2009», Jakin 172), azken bi urteotan Euskal Herriko liburutegi digitalen panoraman agertu diren proiektu berriak aurkezten dituzte. Aurreko bi artikulu horietan bezala, liburutegi digital horien helbide elektronikoak eta ezaugarri nagusien deskribapena eransten dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikari buruzko liburua zuria

Daniel Escribanok Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohiaren Babeli gorazarre (Alberdania, 2009) liburuaren iruzkin kritikoa eskaintzen du. Liburu hori, Escribanoren aburuz, Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren eta EAEko zein Espainiako Erresumako marko juridiko-linguistikoaren defentsa hutsa baino ez da.

Postmodernitatea, gaurko mundurako filosofia berria

Iraitz Urkulok, postmodernismoaren kontzeptua bere testuinguru historikoan kokatu ondoren, korronte horren ezaugarri behinenak azaltzen ditu, bizi dugun garaiari postmoderno deitzeko arrazoi sendoak daudela argudiatuz. Ondoren, zenbait filosoforen ekarpenak biltzen ditu, bai postmodernitatean jardun direnenak, baita horretan eragina izan dutenenak ere. Azken lerroetan, postmodernitatearen etorkizuneko irauteaz dihardu.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu