Gerardo Luzuriaga (Nazar, 1956). Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Geografia eta Historia arloan, Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko liburutegiko arduraduna eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko dokumentalista da. Liburu zaharrak, dokumentazioa eta liburu elektronikoak ditu ikergai nagusi. Hainbat argitalpen ditu; besteak beste, liburu honen egilea da: OƱatiko Unibertsitatea, bertako liburutegiaren bidez, XVI. mendea: historia, irakaskuntzako metodoak, bizitza akademikoa, ikasgaiak eta zentsura (Koldo Mitxelena, 1998). Euskaltzain urgazlea eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea da.