Pruden Gartziak Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? (Pamiela, 2010) saiakeraren azterketa kritikoa eskaintzen du, liburuak idazlearen literatur ibilbidean hartzen duen lekua azpimarratuz. Gartziaren iritziz, Sarrionandiak, saiakera sakon eta baroko honekin, mugarri berri bat jarri nahi izan dio bere literatur estiloaren eta pentsamendu poetikoaren bilakaerari.