Ostirala, 2021ko urtarrilak 22
Gora joan

Jakin 189. 2012

Jakin 189.  2012
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gaiak sailean, lau artikulu datoz, gai hauen inguruan: Agosti Xahoren bizitza eta ibilbide intelektuala (Xabier Zabaltza), identitatearen eta hizkuntzaren auziak Gandhirengan (Pruden Gartzia), postmodernitatea euskal literaturaren esparruan (Iraitz Urkulo) eta Juan Goyanarte idazle eta argitaratzailearen bizitza eta lana (Jose Ramon Zabala).
GAIAK

Agosti Xaho eta Euskal Pizkundea

Xabier Zabaltzak Agosti Xaho (1811-1858) euskal idazle eta politikariaren bizitza eta ibilbide intelektuala aurkezten ditu. Xahoren hiru alderdi aztertzen ditu nagusiki: historiari buruzko ikusmoldea, ideologia politikoa eta euskararen eta euskal kulturaren jatorriari eta izaerari buruzko ideiak. Azkenik, Xahok Euskal Pizkundeari egindako ekarpenari buruz egiten du gogoeta Zabaltzak.

Gandhi eta euskaldunak

Gandhik euskaldunontzat izan dezakeen esanahi eta garrantziari buruzko irakurketa baten hastapena eskaintzen du Pruden Gartziak. Gandhiren ibilbidearen bi alderdi jakinetan pausatzen da: batetik, identitatearen auzia (nola bizi izan zuen Gandhik britainiar eta indiar identitateen arteko gatazka), eta, bestetik, hizkuntz arazoa (bere ama hizkuntza gujarateraren errotiko defentsa).

Postmodernitatea euskal narratiban: subjektuaren krisiaz

Postmodernitateak euskal literaturaren esparruan izan duen isla aztertzen du Iraitz Urkulok, aurreko artikulu batean postmodernitatearen kontzeptua bere testuinguru historikoan aurkeztuz eta korronte horren ezaugarri nagusiak azalduz irekitako ildotik («Postmodernitatea, gaurko mundurako filosofia berria», Jakin 185). Euskal narratibako bi lan jorratu ditu horretarako: Gonzalo Etxagueren Ahots bilduma (2003) eta Jon Martinen Ero (2008).

Juan Goyanarte (1900-1967), idazle eta argitaratzaile ahaztua

Jose Ramon Zabalak Juan Goyanarte (1900-1967) arrasatear idazle eta argitaratzaileaz dihardu, XX. mendeko euskal diasporaren protagonista ahaztuetako baten bizitza eta obraz, hain zuzen. Bere literaturgintza zein argitalgintza Argentinan garatu zituen pertsonaia ekintzaile horren biografia hutsunez eta misterioz betea osatzen saiatzen da Zabala.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu