Mari Luz Esteban (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959). Basaurin bizi da eta Donostian lan egiten du. Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologiako irakaslea da, eta ‘Ikasketa Feministak eta Generokoak’ doktorego programaren eta AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldearen koordinatzailea da. Bere ikerketa lerro nagusiak genero ezberdintasunak, osasuna, gorputza, emozioak eta maitasuna dira. Liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Bellaterra, 2004) eta Crítica del pensamiento amoroso (Bellaterra, 2011), Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013), Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Susa, 2017) eta Andrezaharraren Manifestua (Pamiela, 2019). Mugimendu feministako kidea ere bada.