Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 27
Gora joan

Jakin 259

2023ko kultur balantzea dakar 259. zenbakiak.

Elkarri lotzen zaizkion zenbait kezka azaleratu dituzte adituek urteak emandakoaren errepasoan, kulturgintzaren ikuspegi estrategiko kontrajarrien talkan bistaratzen direnak. Egileek etengabe txirikordatu dituzte esperientzia kultural desiragarriak eta aurkako ikuspegiarekin sustatutako proiektuak. Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean dioen bezala, «kulturaren definizioaren, praktikaren eta botere harremanen sustraiko azterketa egitetik abiatzea» beharrezkoa baita.

Kultur arloko zortzi lagunen gogoetak biltzen ditu idatziz aldizkariak, alorrez alor urteak erakutsitako erronka, bizipen eta ametsen bilduma osatuz. Aurten zortzi irudigile ipini ditu gogoetan Jakinek, Dom Campistron kontrazal egileaz gain: Eider Eibar, Axpi, Exprai, Patxi Gallego, Paula Estevez, Mariñe Arbeo, Dani Fano eta Joseba Larratxe. Azkenik, 2022ko euskal liburugintzaren azterketa ere jasotzen du aldizkariak, Xabier Eizagirre Jakin-eko erredakzio buruaren eskutik.