Asteazkena, 2024ko uztailak 24
Gora joan

Jakin 253

Euskal kulturaren inguruko hausnarketa «eztanda» edo «itzulera» giroan dator aurten, kaleetan, jaietan eta kultur ekimenetan biltzeko aukera eskaini baitu berriz. Kulturgintzako alor desberdinei begira jarri ditu Jakinek 19 aditu, hamaika hitzez eta zortzi irudiz.

Elkarri lotzen zaizkion zenbait kezka azaleratu dituzte urteak emandakoaren errepasoan, kulturgintza eredu beregain baten premian bil litezkeenak. Eta baita pozerako arrazoi diren bizipenak ere, tartean; Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean dioen bezala, «guztiak, herrigintzaren artefaktu politikoak». Pandemiaren ostean normaltasunera itzuli diren aforo, ospakizun eta ekitaldien paisaian, euskal kulturak aurrez zekartzan erronkek bistan jarraitzen dute 253. zenbakian. Kultur arloko hamaika lagunen gogoetak biltzen ditu idatziz aldizkariak, izurriak bistan utzi eta geroztik landu diren zenbait gaiz, urteak emandako bizipenez eta zerumugan sumatzen diren aldaketez. Aurten zortzi irudigile ipini ditu gogoetan Jakinek, Dom Campistron kontrazal egileaz gain: Txakur Gorria, Patxi Gallego, Dani Fano, Axpi, Nerea Unanua Otxoantezana, Josevisky, Adur eta Maddi Zumalabe Irastorza.

Azkenik, 2021eko euskal liburugintzaren azterketa ere jasotzen du aldizkariak, Xabier Eizagirre 'Jakin'-eko erredakzio buruaren eskutik.

Info+ www.jakin.eus