2017ko Ekainak 25
Gora joan

Jakin 212. 2016

Jakin 212.  2016
Aldizkaria Erosi
PDF 19.90 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez
Jakinkide
Harpidetu
Historia bizia sailean, Kristiane Etxaluz Etxegarai kultur eragile eta ekintzailea elkarrizketatu du Amagoia Gurrutxaga Urangak. Elkarrizketa osatuz, Etxaluz Etxegarairen ibilbideari lotutako alor batzuk jorratu dituzte Asisko Urmenetak (Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremana) eta Eguzki Urteagak (euskal errefuxiatuak Iparraldean).
SUMMARY
ZUZENDARIAREN HITZAK
HISTORIA BIZIA

Kristiane Etxaluz Etxegarairi elkarrizketa

Kristiane Etxaluz Etxegarai kultur eta politika ekintzailearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Domintxainen; ikasketak herrian eta Baionan, Bordelen eta Tolosan; euskaldun kontzientzia hartzea nerabezaroan; Hegoaldeko lehen errefuxiatuekin harremanak; Enbata mugimenduan eta ETAn parte hartzea, formakuntza politikoa eta lehenengo atxiloaldia 1965ean; aktore ibilbidea antzerkian, 1960ko hamarkadako lehen antzezlanetatik gaur egun arte; zientzia biologiko eta kazetaritzako unibertsitate ikasketak Parisen; borroka politiko, borroka armatu eta borroka feministarekiko konpromisoak eta gorabeherak; baserriko lanak eta Aski erakunde klandestinoaren fronte kulturaleko jarduna; 1978tik aurrera euskal errefuxiatuen aldeko lana Ekinen; Alfonso Etxegarai errefuxiatu eta deportatuarekin elkarbizitza Sao Tome eta Euskal Herriaren artean; torturatuak artatzeko Abegi Fundazioaren egitasmoa...

Osorik irakurri

Besterik gabe

Euskal Herria banatzen duen mugak bi aldeen artean sortzen duen urruntasun eta ezezagutzari buruz egiten da gogoeta. Izan ere, bitasun horrek disfuntzio ugari eragiten ditu administrazio eta gizarte harremanetan ez ezik hizkuntzaren eta kulturaren alorrean.

Osorik irakurri

Euskal errefuxiatuak Iparraldean

Euskal errefuxiatuek Iparraldeko bizi politiko, sozial eta kulturalean bete duten tokia aztertzen da, batik bat 1960ko hamarkadatik 1980ko hamarkadara arte. Ipar Euskal Herriko abertzaletasun garaikidea sortzen laguntzeaz gain, frantses estatuaren errepresioak sustengu mugimenduak eragin ditu, baita zenbait barne zatiketa ere, estatu terrorismoaren biktimak izan direla eta frantses zein espainiar estatuen arteko lankidetzaren ondorioak pairatu dituztela ahaztu gabe.

Osorik irakurri
Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu