Amagoia Gurrutxaga Uranga (Matxinbenta, 1971). Kazetaria da. Euskal prentsan dihardu 1991tik: Argia-n lehenik, Euskaldunon Egunkaria-n gero, Berria-n azkenik. 36ko gerraren inguruko ikerketan ari da azken urteotan, eta horren emaitza dira, besteak beste, Zarauzko postalak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2013) eta Zarauzko gutunak. 36ko gerra (2017) liburuak.