Astelehena, 2024ko maiatzak 06
Gora joan
Menua

Jakin 247: Kultur balantzea

2021eko kultur balantzea

2022-01-16

Euskal kulturaren inguruko hausnarketa pandemiari lotua dator, bigarrenez aurten. Kulturgintzako alor desberdinei begira jarri ditu Jakinek 19 aditu, hamaika hitzez eta zortzi irudiz. COVID ondorengo garaiak kulturgintzari dakarkiona irudikatzeko eta hausnartzeko mosaiko zabala osatu dute.

2021-12-20

Urtarrilaren 14an beteko dira hamar urte Txillardegi hizkuntzalari, politikari, ingeniari eta idazlea hil zela. Urteurrenaren harira, bere lanaren gaikako antologiako bi liburu aurkeztuko dira urtarrilaren 18an: Txillardegi: euskalgintza eta Txillardegi: intelektuala eta gizartea. Dabilen pentsamendua bildumak lehen euskal pentsalariaren antologia osatuko du bi liburu hauekin. Aurkezpena San Telmo museoan izango da, 19:00etan.

2021-12-20

Ur-jauzia bildumako bigarren liburua argitaratu da: Pentsamendu bat gure munduari. Joxe Azurmendi Kongresua. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi izan du editoreetako bat, eta Joxe Azurmendiren obraren inguruan abian diren proiektuez galdetu dio Oihana Iguaran Barandiaran kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.

Joan Mari Torrealdairen azken liburua, 'Egunkaria'-ren sorreraz

'Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta' du izenburu eta Joan Mari Larrartek hartu du amaitzeko lana

2021-11-16

Joan Mari Torrealdai buru-belarri ari zen Egunkariaren istoria kontatuko zuen liburuarekin, laguntza eskatu beharra sortu zitzaionean. Joan Mari Larrartek hartu zuen Torrealdaik idatzitako testu eta egiturari forma emateko ardura. Elkarlanean osatu zuten ahal beste, eta Larrartek amaitu behar izan du Torrealdai zendu ostean.

Norbanakoaren eta burujabetzaren berrirakurketa, Beauvoir abiapuntu

Jakin Irakurgaiak bildumako zenbaki berria aurkeztu du Mikel Urdangarin Irastorzak

2021-11-15

Donostiako liburutegi nagusian aurkeztu da 'Simone de Beauvoir, norbanakoa eta burujabetza' liburua. Mikel Urdangarin Irastorza filosofoa du egile eta Jakin Irakurgaiak bildumako 49. zenbakia da. Dagoeneko eskuragarri dago liburu dendetan zein webgunean.