Larunbata, Igandea, 2024ko maiatzak 04
Gora joan
Menua

Jakin Jardunaldia, demografiaren bidez zaintza eta hizkuntza aurreikusteko

'Euskal herria 2040: demografia, zaintza eta hizkuntza' jardunaldia uztailaren 7tik 8ra, Usurbilen

2022-05-26

Uztailaren 7an eta 8an egingo da VIII. Jakin Jardunaldia Usurbilen, datu demografikoetatik abiatuta zaintzen eta hizkuntzaren auziei erreparatzeko. Euskal Herria 2040: demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza izango du izenburu eta UEUren, Usurbilgo Udalaren eta Jakinen lankidetzaren emaitza da. Demografian oinarrituko den arren, Jakineko zuzendari Lorea Agirrek azpimarratu du "erronka demografikoa deritzon hori benetan erronka den" zalantza ere planteatu nahi dela, ikuspegi kritikoa baliatuz. Euskal Herriaren geroa irudikatzeko ariketa izango da, baina ez irudikatzeko soilik, baizik: "etorkizun hori bizigarriago egiteko formulak proposatu eta pentsatzeko", Agirrek azaldu bezala. Zabalik dago izen ematea.

2022-05-26

Lokatza podcast feministak Ondas saria jaso du Malagan. Espainiako Estatuko hizkuntza koofizialen alorreko podcast onenaren Ondas Saria da zehazki eskuratu duena. Jakinek Lokatzan parte hartu duten guztiak eskertu ditu, 50 emakumetik gora izan baitira euren bizipen eta ahotsa eskaini dutenak. Prisa taldeak SER kateko Radio Barcelonaren bidez banatzen ditu Ondas sariak 1954tik, eta aurten lehen aldiz podcasten alorreko sari berezituak eman ditu. 

2022-05-23

Euskal Pentsamendua digitalizatzeko proiektuaren baitan argitaratu berri dira EABko bederatzi emakumeren obra idatziak. Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Karmele Errazti, Miren Etxabe, Julia Fernandez Zabaleta, Tene Muxika, Polixene Trabudua, Sorne Untzueta eta Elbire Zipitriaren lanak eskuragarri daude Jakinen webgunean orain. Emakume hauen obraren balioaz eta euskal pentsamendua digitalizatzeko proiektuaz aritu da Lorea Agirre zuzendaria, Jakingunean.

Emakume Abertzale Batzako kideen lanak digitalizatuta

Emakume Abertzale Batzaren mendeurrenean, eskuragarri jarri da bederatzi kideren obra osoa eta elkarteari buruzko hainbat lan

2022-05-06

Euskal pentsamenduaren transmisiorako proiektu digitalaren atal berri bat osatzen dute EABko bederatzi idazleek. Eskuragarri eta kontsultagarri dago jada Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Karmele Errazti, Miren Etxabe, Julia Fernandez Zabaleta, Tene Muxika, Polixene Trabudua, Sorne Untzueta eta Elbire Zipitriaren obra osoa. Lorea Agirrek azaldu duenez,  «lan kualitatibo mardula» da, «apenas egin baita azterketa bibliografikorik garaitsu horretako emakumeen obraren gainean».