Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua

Txillardegiren antologia osatua, heriotzaren X. urteurrenean

2021-12-20

Urtarrilaren 14an beteko dira hamar urte Txillardegi hizkuntzalari, politikari, ingeniari eta idazlea hil zela. Urteurrenaren harira, bere lanaren gaikako antologiako bi liburu aurkeztuko dira: Txillardegi: euskalgintza eta Txillardegi: intelektuala eta gizartea. Dabilen pentsamendua bildumak lehen euskal pentsalariaren antologia osatuko du bi liburu hauekin. Aurkezpena San Telmo museoan izango da, 19:00etan.

Urteurreneko egitarauak beste hiru hitzordu ere izango ditu:

  • Urtarrilak 11, asteartea 19:00etan San Telmo museoan: 'Txillardegiren hizkuntza politikaren oinarriak eta bere gaurkotasuna' hitzaldia (Txillardegi Gogoeta Gunea, TMeLab)
  • Urtarrilak 13, osteguna 19:00etan San Telmo museoan: Kronikak liburuaren aurkezpena Koldo Izagirre, GarbiƱe Ubeda, Juan Luis Zabala eta Gorka Bereziartuarekin (Susa argitaletxea eta Argia aldizkaria)
  • Urtarrilak 15, larunbata 12:00etan Txillardegi plazan: X. urteurreneko ekitaldia
  • Urtarrilak 18, asteartea 19:00etan San Telmo museoan: Txillardegi: euskalgintza eta Txillardegi: intelektuala eta gizartea liburuen aurkezpena, Alaitz aizpuru, Lorea Agirre eta Igone Lamarainekin (Jakin Fundazioa).

Urteurreneko egitarauaz gain, Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari Txillardegiren izena jartzeko sinadura bilketa abian da.