Gora joan
Menua

Lorea Agirre Dorronsoro: 'Euskararen Amaiur honetan'

Joan Mari Torrealdairen heriotzaz Lorea Agirre Dorronsoro Jakineko zuzendariak idatzitakoa

Gizarteari lotzen gatzaizkion lekuak bizitzaren zentzuaren berri eman lezake. Joan Mari Torrealdai euskararen eta herriaren aldeko borrokatik lotu zaio herri izan nahi duen gutasun honi. Zehatzago esan, euskalgintza herrigintzaren eraikuntzaren erdigunean jartzetik. Eta hori du bere bizitzaren zentzua, bizi duen lekua.

Joanmari Larrarte: 'Euskalgintzaren erreferentea'

Joanmari Larrarte Jakin Fundazioko lehendakariordeak Joan Mari Torrealdairen heriotzaz idatzitakoa

2020-07-31

Duela 30 urte, euskalgintzan hasi berritako gazteak ginen garaian, Jakin eta Joan Mari Torrealdai erreferentzia ziren guretzat; euskalgintzako pertsona ezagun eta balio handiko gisa ikusten genuen Joan Mari.

2020-07-31

Pertsona traszenditu egiten duela eta belaunaldi oso baten saritzat hartzen zenituela, hala esan zenigun omenaldi batetik bestera ibili zinen aldian. Horixe da burura datorkigun lehena zure emaria hitzetan jartzeko: taldetasuna. Alde horretatik, ez da harrigarria mendiari zenion zaletasuna ere, egun ez bezala, garai batean herrigintzari eta euskaltzaletasunari oso loturik egon baitzen.

Pentsamendua irrati uhinetan

Hainbat hitzaldi eta eztabaida podcast bihurtu ditu Jakinek Euskadi Irratiko Jakingunea tartean

2020-07-23

Paperetik belarrietara jauzi egin dute ikasturtean zehar Jakineko hainbat gogoetek. Izan ere, Miren Rubio Iturria Jakineko kazetariak hainbat hausnarketa jaso ditu Euskadi Irratiko Jakingunea tarterako: bertsolaritzaren etorkizuna, euskararen erabilera sexista, hiperindibidualismoa, kultura eta Joxe Azurmendi, euskal rapa, euskaldun berriak… Erreportaje gisa emanak, podcastak dituzu entzungai Jakin irratian atalean. Hona 2019-2020 ikasturtekoak:

 

'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldiko hitzaldiak ikusgai

Uztailaren 16an egin dugu Usurbilen Jakin Jardunaldia zazpi aditu eta ariturekin

2020-07-16

Norbere ertzetik, COVID-19ak agerian utzi dituen gure gizartearen gaitzak eta ondorioak aztertu dituzte zazpi aditu eta arituk 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldian, guztia ate joka dugun etorkizunari nola heldu pentsatzeko. Ikusi hitzaldiak, heldu gogoetari.