Asteartea, 2024ko apirilak 16
Gora joan
Menua

Norbanakoaren eta burujabetzaren berrirakurketa, Beauvoir abiapuntu

Jakin Irakurgaiak bildumako zenbaki berria aurkeztu du Mikel Urdangarin Irastorzak

2021-11-15

Donostiako liburutegi nagusian aurkeztu da 'Simone de Beauvoir, norbanakoa eta burujabetza' liburua. Mikel Urdangarin Irastorza filosofoa du egile eta Jakin Irakurgaiak bildumako 49. zenbakia da. Dagoeneko eskuragarri dago liburu dendetan zein webgunean.

Lorea Agirre Jakineko zuzendariak Jakin Irakurgaiak bildumaren arrazoia izan du gogoan, Joxe Azurmendik sortu zueneko bera: «munduko testu filosofikoak euskarara ekarri eta bertako pentsalarien obrak ekartzea». Horrela, euskarara ekartzen den filosofiak elkarrizketa osatzen du bertan sortzen dugun pentsamenduarekin. Zuzendariaren ustez, horixe da neurri handi batean Urdangarinek liburu honetan egin duena.

Xabier Eizagirre erredakzio buru eta editoreak, idazlea aurkeztu du eta liburuak egin duen ekarpena azpimarratu zuen, ez delako Simone de Beauvoirren pentsamendua aztertzean ase, eta kritikekin gurutzatzeaz gain idazlearen lanketa ere sumatzen delako.

Azkenik, Urdangarinek esker on hitzak izan zituen liburua posible egin duten guztiei, eta edukien xehetasunak azaldu (ikusi egileak egindako laburpen bideoa).