Lagundu vs Eskubide bilakatu: ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko (azken?) aukera
Amaia Alvarez Berastegi zuzenbidean doktore eta EHUko kazetaritza saileko HGH taldeko ikerlariak laburtu ditu Euskararen Lege berria eratzeko dauden oztopo eta aukerak
1986ko Nafarroako Euskararen Legeak sortutako hizkuntza zonifikazio bidegabeari erantzuna emateko aukera dugu. Nafarroako Parlamentuan Euskararen Legea aldatzeko batzordea otsailean eratu zuten. Legea aldatzeko proposamenak aztertzea izan da batzordearen eginkizuna eta orain lege berria proposatzeko fasean sartu dira bete-betean. Erlojua, ordea, kontra dute, 2019ko maiatzaren 29an hauteskundeak egingo baitira. Beraz, datozen hilabete hauetan lege berria adostu, egin eta onartu beharko dute.