Asteazkena, 2018ko abenduak 19
Gora joan

ARTIKULUAK

Nafarroako hizkuntza zonifikazio mapa (2017)

Lagundu vs Eskubide bilakatu: ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko (azken?) aukera

Amaia Alvarez Berastegi zuzenbidean doktore eta EHUko kazetaritza saileko HGH taldeko ikerlariak laburtu ditu Euskararen Lege berria eratzeko dauden oztopo eta aukerak

2018-10-23

1986ko Nafarroako Euskararen Legeak sortutako hizkuntza zonifikazio bidegabeari erantzuna emateko aukera dugu. Nafarroako Parlamentuan Euskararen Legea aldatzeko batzordea otsailean eratu zuten. Legea aldatzeko proposamenak aztertzea izan da batzordearen eginkizuna eta orain lege berria proposatzeko fasean sartu dira bete-betean. Erlojua, ordea, kontra dute, 2019ko maiatzaren 29an hauteskundeak egingo baitira. Beraz, datozen hilabete hauetan lege berria adostu, egin eta onartu beharko dute.

1974ko abenduko euskal borrokak

Protesta mugarriak Euskal Herrian

2018-04-30

Frankismo amaierako aldian erregimenaren aurka Euskal Herrian egindako protestaren mugarri ditugu 1974ko abenduko mobilizazioak, 1976tik aurrera monarkiaren gobernuen kontra bata bestearen atzetik etorriko zirenen aurrerapena. Abenduaren 11ko borroka-egunak, besteak beste, zera nabarmendu zuen: Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan nagusi ziren erakundeen estrategia politiko sindikalen arteko arrakala, hurrengo urteetan handitzea besterik egingo ez zuena.

Arnasgune digitala izatea helburu: PuntuEUS Behatokia ekimeneko datuek zer gehiago adierazten duten

2016-05-10

Urteetako borroka luzearen ostean, PuntuEUS Fundazioak 2014ko amaieran lortu zuen .EUS domeinuak publikoari eskaintzea, euskara eta euskal kulturak sarean izango duten ardura indartzeko asmoz. Urte bete beranduago eta beste erregistro batzuek egin moduan, Fundazioak Behatokia kaleratu zuen, .EUS domeinuek izan zuten eragina aztertzeko. Artikulu honetan Behatokiko ondorioak interpretatu eta argudio gehiago gehitu zaizkio aldagai bakoitzari, euskarak Interneten zeukan gabezia bat indartzeko jaio zen ekimen honen egoera hobeto ezagutzeko asmoz.

Euskal mitologiaz eta identitateaz. Mariren eduki sinbolikoaz

2016-04-14

XXI. mendearen bigarren hamarkadaren erdian, euskal kultur identitatearen inguruan arakatuz gero, zazpi probintzietako gizartearentzat aitortutako egitasmo kulturalaren berri galde daiteke. Baina hori baino lehen, kultura, eta bere oinarri-oinarrietan dagoena ezagutu behar da. Dena den, zerbait argi dago: talde batek era berean darabil kultura, eta, horregatik, zerbait publikoa, politikoa, da. Ikuspegi, pentsamendu eta ekimenaz gain, zeresan handia daukanez, kulturak taldearen kohesioa sortzen du, eta bere identitatearen iturri bilakatzen da.

Ekosozialismo feminista
zibilizazio-krisiaren aurrean

2015-12-03

Azken urte hauetan, hibridazio ideologiko moduko bat gertatzen ari da ekologismoaren, feminismoaren eta sozialismoaren artean, eta artikulu honen bitartez fenomeno horren lerro berrietako batzuk eman nahi ditugu aditzera. Batetik, ‘pentsamendu bakarrari’ eta iragarritako ideologien amaierari erantzuteko, eta, bestetik, ideologia ekosozialista feminista indartzea ekar dezaketen elkargune eta indargune nagusiak zein diren aurkitzeko. Hiru pentsamendu- eta ekintza-familia horien artean borrokak eta ideologia-desadostasunak sortu dira sarri, eta, horren jakitun izanik, gure asmoa guztiz kontrakoa da, hau da, arrazoi eta argibide batzuk eskaini nahi ditugu, haien arteko adostasun ideologikoa bideragarria dela frogatzeko.

Komunikabideen balio soziala:
ikergai berria euskarazko
komunikazio-eremuan

2015-11-05
Artikulu honetan, orain arte behinik behin askorik aztertu ez den beste norabidean jarri gura genuke arreta: euskarazko komunikabideek jasotako dirutik, zenbat bueltatzen diote Administrazioari zerga bidez? Zenbat diru inbertitzen dute hedabideok euren inguruan? Zenbat lanpostu sortzen? Zein da gizarte-kohesioari eta hizkuntzaren normalizazioari egiten dioten ekarpena? Zein da, funtsean, euskarazko komunikabideen balio soziala?