Asteartea, 2024ko apirilak 16
Gora joan

ARTIKULUAK

2015-10-22

Gaur egun inor gutxik ukatzen du Ioannes de Yciar historian zehar izan den kaligrafo onenetarikoa dela, nahiz eta, zoritxarrez, gure artean ezaguna ez izan. Ulertezina da ikerlariek eta euskal instituzioek hain unibertsala izan den letren ikurra aintzat hartu ez izana, ez idazlea bera, ezta Yciarrek letren eta kulturaren unibertsoan ordezkatzen duena ere.

'Euskara naziogintza eta estatugintzaren erdian' gaiaren inguruan dokumentala ondu du Aitor Baztarrika Oca kazetariak, Jakinek, Iruñean, UEUrekin batera, gai beraren inguruan ekainean antolatutako ikastaroaren eta Jakinen 208. zenbakiaren osagarri. Joxe Azurmendi, Idurre Eskisabel, Unai Apaolaza eta Eduardo Apodakaren pentsamendua elkarrizketara ekarria.

2015-09-30
Ocho apellidos vascos aspaldian zinemaren munduan ikusi den fenomenorik handiena eta goraipatuena izan da, ezbairik gabe. Asteak joan, asteak etorri, zinema aretoak erruz bete dira, eta, ahoz aho aipatu izanaren ondorioz, lerro hauek idazten ari diren garaian, hau da, 2014ko uztailaren hasieran, oraindik ere Vaya semanita-ren tankerako komedia hau zinema aretoetan dago.
 
2014-05-15

Funtsezko agiriak independentziarako bidean

Kataluniako prozesu politiko subiranista hobeto ulertzen lagundu dezaketen hainbat agiri esanguratsu aipatzen dira jarraian.

Hainbat erakunde esanguratsu