Asteazkena, 2024ko apirilak 24
Gora joan

Argitxu Noblia Richardi elkarrizketa

Argitxu Noblia Richard kultur eta politika eragilearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Angelun; ikasketak herrian eta Bordelen; medikuntza ikasketak Bordeleko unibertsitatean, eta euskal ikasleen mugimenduarekin lehen harremanak; Enbata mugimenduaren sorrera eta parte-hartzea; mediku langintza Baionan; familia bizitza, bi senar eta sei seme-alabarekin; Seaskaren sortzailea eta 1969an elkartearen lehenengo lehendakaria; Seaskaren hasierako urteetako barne eta kanpo zailtasunak; Ipar Euskal Herriko hainbat kultur egitasmoren sorreran parte hartzea: Elkar, Gure Irratia, Sokoa enpresa, GFAM Lurra laborari elkartea...; ibilbide politikoa: 1989an Henri Grenet auzapezaren zerrendan Baionako Kontseiluko hautetsia, 1997an EAJko kidea eta 2008an Ipar Buru Batzarreko lehendakaria, 2012tik EAko kidea; Bakea Bai elkartearen sortzailea...

Artikulu hau irakurtzen jarraitu
Aldizkaria erosi: Jakin 224. 2018
Jakin 224
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Historia bizia sailean, Argitxu Noblia Richard kultur eragilea elkarrizketatu du Amagoia Gurrutxaga Urangak. Elkarrizketa osatuz, Noblia Richarden ibilbideari lotutako alor batzuk jorratu ditu Xan Airek (Seaskaren egungo eta etorkizuneko erronkak).