Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan

MIREN AMURIZA

Miren Amuriza (Berriz, 1990). Euskal Filologian lizentziaduna eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatua da. Bertsolaritzari lotua dago, bertso-eskoletan, plazan, txapelketetan zein bestelako ikuskizunetan. Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak eta biek Gorria emanaldia taularatu berri dute Lanku Bekari esker. Irakasle eta kolaboratzaile lanetan aritua (Anboto, Zazpika, Berria...), idazketari loturiko lanetan dihardu gaur egun. Haurrei zuzenduriko hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste Bainera bete itsaso albuma Irati Eguren ilustratzailearekin (Elkar, 2016). 2017an Igartza beka jaso zuen eta iaz argitaratu zuen lehen eleberria: Basa (Elkar, 2019).