Asteazkena, 2021ko abenduak 08
Gora joan

Jakin 188. 2012

Jakin 188.  2012
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Liburuak sailean, 2010eko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik, 1976tik egindakoaren ildo beretik. Gaiak sailean, Txillardegik Jakin Taldearekin 1957-1977 aldian izandako harreman hurbil eta biziren berri eman du Paulo Agirrebaltzategik.
GURE IRITZIZ

Txillardegi, euskararen estratega

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (1929-2012) idazle, hizkuntzalari, pentsalari eta euskaltzale handiari omenezko agurra eskaintzen dio Jakinek, Euskal Herriari, euskarari eta Jakini berari eman dion guztia gogoratuz eta aitortuz. Izan ere, artikuluan azpimarratzen denez, ezingo da azken berrogeita hamar urte luzeotako Euskal Herriaren historia idatzi, ia kapitulu guztietan Txillardegi aipatu gabe. Hainbat alorretan utzi du bere eragin zabala eta ondare ugaria: pentsamenduan eta kritikan, politikan eta herrigintzan, literaturan eta idazletzan, euskararen ikerkuntzan eta irakaskuntzan... Oro har, euskalgintzan.

LIBURUAK

Euskal liburugintza 2010

Joan Mari Torrealdaik 2010. urtean euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten du, hainbat datu eta zifrarekin batera analisia eta balorazioa ere erantsiz. Honako alderdi hauek lantzen ditu Torrealdaik: lehenik, liburu produkzioaren zifren eta iturrien fidagarritasunaren auzia; bigarrenik, argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena, eta argitalpen digitalaren datuak; hirugarrenik, argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak, nobedadeak eta berrargitalpenak, jatorrizko eta itzulitako liburuak; eta, azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa. Kopuru nagusiak aipatzearren, 2010ean 2.023 liburu argitaratu ziren, 2009an baino 319 gutxiago. Lehen aldiz, liburu gehienak haur eta gazte literaturako liburuak izan ziren: 568 (produkzio osoaren %28); ondoren, orain arte beti ugarienak izan diren hezkuntza eta irakaskuntza arlokoak (491, %24,3), giza eta gizarte zientziei buruzkoak (387, %19) eta helduen literaturakoak (292, %14,5).

GAIAK

Txillardegi eta Jakin Taldea. Hogei urtetako gutunak eta harremanak (1957-1977)

Txillardegik Jakin Taldearekin 1957-1977 aldian izandako harreman hurbil eta biziaren berri ematen du Paulo Agirrebaltzategik. Hiru fasetan izan zuen Txillardegik eragin apartekoa aldizkari eta talde berriaren ibilbidean: irakurle kritiko gisa aurrenik, artikulu ugari idatziz ondoren, eta liburugintzako lankide ekimentsu modura gero. Txillardegik Jakin aldizkarian argitaraturiko idazlanetan eta Jakinera idatzitako gutun ugarietan oinarritzen du Agirrebaltzategik bere azterketa.

Egunen Gurpilean
Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu