Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua
Jakin Jardunaldia

'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldiko hitzaldiak ikusgai

Uztailaren 16an egin dugu Usurbilen Jakin Jardunaldia zazpi aditu eta ariturekin

2020-07-16

Norbere ertzetik, COVID-19ak agerian utzi dituen gure gizartearen gaitzak eta ondorioak aztertu dituzte zazpi aditu eta arituk 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldian, guztia ate joka dugun etorkizunari nola heldu pentsatzeko. Hain zuzen ere, Mario Zubiaga, Joseba Azkarraga Etxagibel, Arantza Etxeberria, Teresa Larruzea, Irati Zubia, Aizpea Otaegi eta Agurtzane Solaberrieta aritu dira Usurbilen uztailaren 16an egin dugun jardunaldian.

Gogoeta ahalik eta gehien hedatzea denez gure asmoa, Usurbilen aipatutakoak berriro ere entzuteko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako, hitzaldiak ikus-entzunezko gisa dituzu hemen eskura, goizeko eta arratsaldeko saioak bereizita emanda, eta laster ere testu bilakatuta eta garatuta eskainiko ditugu Jakin aldizkarian. Segi dezala biran gogoetaren hariak.


Mario Zubiaga (EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea): 'Izu-urtea: biopolitika COVID-19 birusaren garaian'

Arantza Etxeberria (EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea): 'Mikro-bioa, gaitza, normaltasuna, eta naturaren natura'

Joseba Azkarraga Etxagibel (EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea): 'Eko-distopia prospektiban, E(H)ko-topia perspektiban'

Irati Zubia (Filosofian graduatua): 'Egia-ostea ziurgabetasun garaian'

 

Tailerra: 'Pandemia garaiko esperientzia: ekimen publiko komunalak'. Aizpea Otaegi (Errenteriako alkatea) eta Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea)