Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

ARANTZA ETXEBERRIA AGIRIANO

Arantza Etxeberria Agiriano (Oñati, 1962). Filosofiako ikasketak Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean egin zituen, Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen doktoretza eta Sussexeko Unibertsitatean, berriz, doktoretza-ondorengoa. EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea da, eta bertako IAS-Research Group on Life, Mind and Society taldeko ikertzailea. Besteak beste, gai hauek lantzen ditu: autonomia eta indibidualtasuna biologian eta medikuntzan, garapenaren biologia ebolutiboa, heriotzaren ikuspegi biologikoa eta, zientziaren filosofian, sailkapenak zientzian eta gizartean (generoa, arraza).

ARTIKULUAK

  1. Hilekoa eta subjektu filosofiko gorpuztua
    Arantza Etxeberria Agiriano |- 2022.urtea, 248-249. zenbakia
  2. Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa
  3. Mikro-bioa, gaitza eta natura
    Arantza Etxeberria Agiriano |- 2020.urtea, 239. zenbakia