Andoni Olariaga Azkarate (Berriz, 1984). Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Iratzar Fundazioan egiten du lan. ‘Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan’ graduondokoaren sustatzaileetako bat izan zen. Jon Jimenezekin batera Modernitatearen auziaz saiakera idatzi du (Jakin, 2009), eta Independentzia helburu (Txalaparta, 2015) liburuan parte hartu du. Euskal Matxinada. Genealogia eta egungo eztabaidak (Txalaparta, 2020) da idatzi duen azken liburua. Jakin Taldeko kidea da.