Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan

Doako zenbakiak

Jakin 189

Zenbakia: 189 | Data: 2012

Gaiak sailean, lau artikulu datoz, gai hauen inguruan: Agosti Xahoren bizitza eta ibilbide intelektuala (Xabier Zabaltza), identitatearen eta hizkuntzaren auziak Gandhirengan (Pruden Gartzia), postmodernitatea euskal literaturaren esparruan (Iraitz Urkulo) eta Juan Goyanarte idazle eta argitaratzailearen bizitza eta lana (Jose Ramon Zabala).

Irakurri

Jakin 188

Zenbakia: 188 | Data: 2012

Liburuak sailean, 2010eko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik, 1976tik egindakoaren ildo beretik. Gaiak sailean, Txillardegik Jakin Taldearekin 1957-1977 aldian izandako harreman hurbil eta biziren berri eman du Paulo Agirrebaltzategik.

Irakurri

Jakin 187

Zenbakia: 187 | Data: 2011

Gai nagusia sailean, 2011ko kultur balantzea egin dute Alberto Barandiaran, Paul Bilbao, Pantxoa Etchegoin, Patxi Gaztelumendi, Ander Iturriotz, Xabier Mendiguren Bereziartu, Xabier Mendiguren Elizegi, Laura Mintegi, Fito Rodriguez, Allande Sokarros, Andres Urrutia eta Eguzki Urteagak. Liburuak sailean, Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakera aztertu du Pruden Gartziak.

Irakurri

Jakin 186

Zenbakia: 186 | Data: 2011

Historia bizia sailean, Jean Haritxelhar irakasle eta akademikoa elkarrizketatu du Imanol Murua Uriak. Gaiak sailean, estatuaren, ideologien eta alderdi politikoen arteko erlazioak aztertu ditu Amaia Inzak.

Irakurri

Jakin 185

Zenbakia: 185 | Data: 2011

Gaiak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: euskal liburutegi eta proiektu digitalen bilakaera 2009-2011 urteetan (Gerardo Luzuriaga eta Roberto Kerexeta), Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika (Danielo Escribano) eta postmodernismoa egungo mundurako filosofia berri gisa (Iraitz Urkulo).

Irakurri

Jakin 183/184

Zenbakia: 183/184 | Data: 2011

Gaiak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: euskal kulturgintzaren diagnosia eta etorkizunerako ildoak (Lorea Agirre eta Sorguneak ikertegia); Euskal Herriak historian zehar izan dituen izenak eta izanak (Joseba Agirreazkuenaga) eta administrazioko euskara planak eta euskararen normalizazioa (Roberto Manjon).

Irakurri