Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua
Jakin irratian

Sorginak, emakumea menperatzeko iruditeria

Eskafandrak argitaratutako Silvia Federiciren 'Caliban eta sorgina' saiakera da abiapuntua

2018-04-09

Bazterreko emakume ero, itsusi, lizun, jakintsu bezain arriskutsuak. Halako trazaz irudikatzen dira oraindik ere sorginak. Emakume horiek sutan erre eta torturatu zituzten pertsona arruntak zirela jakin arren. Zergatik, ordea? Erreportaje honekin sorginen iruditeria horren inguruko hausnarketa bideratu nahi izan du Jakinek, Silvia Federici historiatzailearen 'Caliban eta sorgina' saiakera oinarri hartuta. Sorgin-ehizak aztertu ditu Federicik, ondorio garbi batekin: emakumea menperatzeko mekanismoak izan ziren sorgin-ehizak. Eskafandra pentsamendu feministaren bilduman duzue saiakera euskaraz irakurgai, Jakinek eta Elkarrek argitaratuta. Erreportajea, bestalde, Euskadi Irratiarekin elkarlanean osatu du Jakinek.