Asteartea, 2018ko urriak 16
Gora joan

Eskafandra liburuak

Feminismoaren azken hiru mendeetako hainbat lan giltzarri euskaratzea du helburu bilduma berri honek, eta horrekin pentsamendu feministaren eremuan euskarak duen hutsunea betetzea.

Genero Nahasmendua

Bilduma: Eskafandra | Zenbakia: 4 | Data: 2018

Genero nahasmendua, Judith Butler: Emea izatea egitate ‘natural’ bat ote da? Ala antzezpen kultural bat da? ‘Naturaltasuna’ bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez ote gara heterozuzentasun diskurtso eta ekintza performatiboen etengabeko errepikapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak? Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategoria fundazionalak ez ote dira boterearen eraketa espezifiko baten emaitza? Arautik kanpoko sexu jardunek ez al gaituzte behartzen “zer da gizon bat, zer emakume bat” geure buruari galdetzera? Horra Judith Butler filosofoak gogoeta gai dituen hainbat auzi. Genero nahasmendua saiakeran, zer da sexua zer gorputza zer generoa zer desira eta nork eta nondik eraiki, ekoiztu eta arautzen dituen ikertu du. Feminismoaren baitatik bertatik jarrera kritiko eta eraikitzailez, identitatearen subertsioa proposatzen du bazter sexualetan bizi diren edo bizitzen saiatzen direnek aukera izan dezaten bizitza bizigarriak izateko.

Papera 21,50 €
Epub 7,00 €
Erlazionatutako albisteak

Judith Butler filosofo estatubatuarraren 'Genero nahasmendua' saiakera euskaratu du Ana Isabel Morales itzultzaileak Eskafandrarako. Liburu mugarria da, postfeminismoaren eta Queer teorien oinarria. Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategorizazioez hausnartzen du gibelean dauden botere harremanak aztertzeko. Nagore Legarreta argazkilariak ipini dio azala.



Eskafandra 3 (2017)

Papera 25,00 €
Epub 7,00 €

Eskafandra 2 (2017)

Papera 15,50 €
Epub 9,99 €

Eskafandra 1 (2016)

Papera 23,00 €
Epub 13,00 €