Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua
Jakingunea podcastak

[PODCAST] Dena ez da distopia bat

Distopia zer den eta zer ez, horri buruz jardun du Alba Garmendia Castañosek Jakinguneko erreportajean

2020-10-28

Distopia hitza ahoz aho dabil. Telesailak, pandemiako egoerak... distopikotzat jotzen dira sarri. Baina dena jo liteke distopiatzat? Ezetz dio Alba Garmendia Castaños filosofian doktoregai eta utopia kritikoei buruzko ikasketetan aditua den Jakin-eko kolaboratzaileak. «Amaitzera doazen munduekin edo mundu apokaliptikoekin lotzen dugu distopia, denbora bukatzera doazen munduekin. Baina, distopiek ez dute zertan halako baldintzarik bete».

Horri buruz, distopia zer den eta zer ez, jardun du Garmendiak Euskadi Irratiko Jakingunean, Miren Rubio Iturria kazetariak egin duen erreportajean. Hain zuzen ere, Egunen gurpilean Garmendiak egindako hausnarketak oinarri hartuta. Entzun!