Ibon Uribarri (Zarautz, 1967). Filosofia eta kazetaritza ikasketak burutu ondoren Alemaniako Mainz eta Marburgen ikertzen aritu zen eta Immanuel Kanten bukatugabeko azken egitasmoari buruzko tesia aurkeztu zuen Donostian 1996an. Gero, Oxforden eta Tokion ere ikerketak burutu ditu, eta aldi berean zenbait liburu eta itzulpen argitaratu ditu, gehienak alemaniar idealismoaren ingurukoak.