Fito Rodriguez (Gasteiz, 1955). Hezkuntza Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Idazlea da, eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakaslea eta ikertzailea. Heziketaren nahiz euskal kulturaren inguruan idatzi du Auñamendi Entziklopedian (sarean), Anthroposeko Diccionario de Terminología Científico Social (1991) deritzanean edota UEUko Filosofiako gida-n (2004). Bere idazlanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira: gaztelania, frantsesa, alemana, katalana, galiziera, ingelesa, italiera, kurduera, ladino dolomitarra eta braillea.