
Nietzsche gazteak filologia eta filosofia nola lotu zituen erakusten da. Zehazki, autorearen lan filologikoen eta kultur kritika filosofikoaren arteko lotura azaltzen da.
Nietzsche gazteak filologia eta filosofia nola lotu zituen erakusten da. Zehazki, autorearen lan filologikoen eta kultur kritika filosofikoaren arteko lotura azaltzen da.
Zalantzan jartzen da hezkuntza arautuan ‘Pentsamendu Kritikoa’ izena duen irakasgai bat ezartzearen egokitasuna, berez kontraesankorra delakoan. Pentsamendu kritikoa irakasgai baten moldean sartzea, definizioz, ezarritako pentsamendu bihurtzen du.
(Artikulu honek Imanol Alvarez Varelak abenduaren 19an ateratako Pentsamendu kritikoa irakasgai. Elkarrizketa argudiatu kooperatiboa irakas-gai artikuluari erantzuten dio. Eztabaidaren abiapuntua Teresa Maldonadoren beraren urriaren 5eko Pentsamendu kritikoa ikasgai? artikulua da)
‘Pentsamendu autonomo eta kritikoaren garapena’ ikasgaiaren nondik norakoak aztertzen dira, haren beharra eta zilegitasuna defendatuz, pentsamendu kritikoa praktikatik eta elkarrizketa argudiatu kooperatiboaren bidez landu daitekeela defendatuz. Funtsean, filosofia irakasteaz gain, filosofatzen irakatsi behar dugula aldarrikatzen da, Haur filosofia metodologiaren ildotik.
(Artikulu honek Teresa Maldonado Barahonak urriaren 5ean ateratako Pentsamendu kritikoa ikasgai? artikuluari erantzuten dio)
Zalantzan jartzen da hezkuntza arautuan ‘Pentsamendu Kritikoa’ izena duen irakasgai bat ezartzearen egokitasuna, berez kontraesankorra delakoan. Pentsamendu kritikoa irakasgai baten moldean sartzea, definizioz, ezarritako pentsamendu bihurtzen du.
Hezkuntzari buruzko gogoeta beharrizanaren ikuspegitik antolatuko dugu. Alde horretatik, hauxe da galdera orokorra: zein dira, gurean eta gaur egunean, hezkuntzako beharrizanak? Halako galdera baten muineko planteamendua honako hau da: ezagut ditzagun lehendabizi hezkuntza formaleko beharrizanak, eta, gero, haren zerbitzura doitu hezkuntza-sistema eta eskolaren antolaketa.
1986ko Nafarroako Euskararen Legeak sortutako hizkuntza zonifikazio bidegabeari erantzuna emateko aukera dugu. Nafarroako Parlamentuan Euskararen Legea aldatzeko batzordea otsailean eratu zuten. Legea aldatzeko proposamenak aztertzea izan da batzordearen eginkizuna eta orain lege berria proposatzeko fasean sartu dira bete-betean. Erlojua, ordea, kontra dute, 2019ko maiatzaren 29an hauteskundeak egingo baitira. Beraz, datozen hilabete hauetan lege berria adostu, egin eta onartu beharko dute.