Asteazkena, 2024ko apirilak 24
Gora joan

IMANOL ALVAREZ VARELA

Imanol Alvarez Varela (Larrabetzu, 1984). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Haur hezkuntza ikasketak ere burutu ditu Granadako Unibertsitatean, eta Haur filosofia masterra egin du Gironako Unibertsitatean. Hamar urtez Filosofia irakaslea Bigarren Hezkuntzan, azken bi urteetan curriculum berrian elkarlanean ibili da Filosofiako irakasgaietan eta Berritzegune Nagusian aholkulari gisa. Jakinmin praktika filosofikoen elkartearen sortzaileetako bat, lau urtez izan da haren lehendakaria, eta egun kide izaten jarraitzen du. Hamaika kutixi filosofiko (1545 argitaletxea, 2021) haur filosofia ipuin bilduman aholkularia izan da. Urte askotan, Txorierriko Aikor aldizkarian kolaboratzailea izan da.