Gaur egun inor gutxik ukatzen du Ioannes de Yciar historian zehar izan den kaligrafo onenetarikoa dela, nahiz eta, zoritxarrez, gure artean ezaguna ez izan. Ulertezina da ikerlariek eta euskal instituzioek hain unibertsala izan den letren ikurra aintzat hartu ez izana, ez idazlea bera, ezta Yciarrek letren eta kulturaren unibertsoan ordezkatzen duena ere.