Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

TERESA MALDONADO BARAHONA

Teresa Maldonado Barahona (Bilbo, 1966). Filosofian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta DEA (Ikasketa Aurreratuen Diploma, gaztelaniazko siglen arabera) lortu zuen laikotasunari buruzko lan batekin (UNED, 2008). Filosofia eta Etika irakaslea Galdakaoko Elexalde BHIn. Artikuluak argitaratu ohi ditu prentsa orokorrean, hedabide feministetan, aldizkari espezializatuetan eta liburu kolektiboetan. Hablemos claro. Retórica y uso del lenguaje en el feminismo liburuaren egilea da (Catarata, 2021). Teoria Feministari eta Filosofia Politikoari buruzko irakaskuntza eman du hainbat master eta graduondotan. Feminismoarekin edota laikotasunarekin lotutako gaiei buruzko mahai-inguruetan eta eztabaidetan parte hartzen du maiz. Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sarearekin kolaboratzen du teoria feministari buruzko ikastaroak ematen. FeministAlde eta Hezkuntza Laikoa elkarteetako partaidea da.