Osteguna, 2024ko maiatzak 09
Gora joan

MARGARET BULLEN

Margaret Bullen (Nedging, Suffolk, Erresuma Batua, 1964). 1991tik Euskal Herrian bizi den antropologo britainiarra da. Filologia Hispaniko eta Frantsesean lizentziaduna da Bristolgo Unibertsitatean, eta Gizarte Antropologian doktorea Liverpoolgo Unibertsitatean (Institute of Latin American Studies). 2005etik Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea da. AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. Bere ikerketa lerro nagusiak hauek dira: migrazioa, hizkuntza eta aniztasuna, batetik; generoa, jaiak eta erritualak, bestetik. Azken urteotan, Gipuzkoako jaietan emakumeek bultzatu dituzten aldaketen inguruan ikertu du (Bidasoaldeko Alardeak, Antzuolako Mairuaren Alardea, Donostiako Danborrada...).

ARTIKULUAK

  1. Emakumeen Etxeetako fenomenoaren garrantzia Euskal Herrian