Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan

LOURDES OTAEGI IMAZ

Lourdes Otaegi Imaz (Beizama, 1959). Euskal filologian lizentziaduna eta euskal literaturan doktorea da. Batxilergoko katedraduna da (1984-), eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua 2008tik Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean; Baionako Fakultateko euskal masterrean ere irakasten du. Euskaltzain urgazlea da 2000z geroztik, eta Literatura Ikerketa Batzordeko idazkari gisa (2000-2008) Literatura Terminoen Hiztegia-ren koordinatzaile izan zen (2008). Iker lerro nagusiak literaturaren teoria, XX. mendeko euskal poesia eta genero nahiz memoria ikasketak ditu. 2017tik hona, zentsurari buruzko ikastaro eta argitalpenetan parte hartu du MHLI taldearekin batean. Hainbat argitalpen ditu: besteak beste, Xabier Lizardi poetari buruzko tesitik eratorritako Lizardiren poetika (Erein, 1993), Oroimenaren lekuak eta lekukoak (EHU, 2015; editore Izaro Arroitarekin batera) eta Beste gerrako kronikak. Genero indarkeria R. Saizarbitoriaren nobelagintzan (Labayru, 2019, Santi Onaindia Saria 2017; Garazi Otxagabiarekin batera).

ARTIKULUAK

  1. Aitzolen projektu kulturalaz
    Lourdes Otaegi Imaz |- 1983.urtea, 029. zenbakia
  2. Lizardiren poetikaz
    Lourdes Otaegi Imaz |- 1983.urtea, 029. zenbakia
  3. Torrealdai, euskal liburuaren zentsuraren aztertzaile
    Lourdes Otaegi Imaz |- 2020.urtea, 240. zenbakia