Laura Mintegi (Lizarra, 1955). Historian lizentziaduna da Deustoko Unibertsitatean eta Psikologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko zuzendaria da eta Revista de Psicodidáctica aldizkariaren zuzendariordea. Idazlea ere bada eta narrazio laburrak eta bost nobela eman ditu argitara, hainbat hizkuntzatara itzuliak izan direnak. 2004an Euskal PEN birsortu zuen, eta ordutik aritzen da zuzendaritzan. Eusko Legebiltzarreko parlamentaria izana da. Ohiko kolaboratzailea da ahozko eta idatzizko hedabideetan.