Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan

ANE ZABALETA LOPETEGI

Ane Zabaleta Lopetegi (Zumaia, 1978). Geologoa eta Zientzietan doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitateko ‘Hidro-Ingurumeneko Prozesuak’ Ikerketa Talde Finkatuko ikertzailea da. Arro-hidrologiaren arloan garatu du, batez ere, ikerketa-jarduera, arroen dinamika hidrologikoa eta ibaietako sedimentu esekien dinamika bereziki kontuan hartuta. Tokiko, estatuko eta nazioarteko hainbat proiektutan aktiboki parte hartu du, garrantzi handiko gaiak jorratu ditu, beti ere arroaren ikuspegitik, hala nola ingurumen- eta giza-faktoreen eta ur- eta sedimentu-dinamikaren arteko erlazioa, ibaietako emari historikoen joeren azterketa, aldaketa globalak etorkizuneko emarietan izan dezakeen eragina, edo lurzoru-erabileren eta ur-baliabideen arteko harremana. Bere ekoizpen zientifikoak nazioarteko aldizkarietan 40tik gora argitalpen zientifiko eman ditu, UPV/EHUko hiru masterretan irakasle aritu da eta ikerketa lanen zuzendaritzan eta dibulgazio lanetan ere aritzen da, hitzaldiak ematen eta hedabideekin elkarlanean.

ARTIKULUAK

  1. Ur berdearen garrantzia klima-krisiaren aurrean
    Iñaki Antiguedad Auzmendi Ane Zabaleta Lopetegi |- 2021.urtea, 245-246. zenbakia