Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

IÑAKI ANTIGUEDAD AUZMENDI

Iñaki Antiguedad Auzmendi (Bilbo, 1955). Geologoa eta Zientzietan doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia Saileko katedraduna da. ‘Hidro-Ingurumeneko Prozesuak’ Ikerketa Talde Finkatuko arduraduna da, eta taldearen hainbat arlo jorratzen ditu: arro-hidrologia, hidrogeologia, geomorfologia, lurraldea/paisaia/ondarea, klima-aldaketaren eragina ur-baliabideetan... Tokiko, estatuko eta nazioarteko hainbat proiektutan hartu du parte, ikerketakoak zein garapen-lankidetzakoak, eta orain esku artean ditu Euskal Herrian, Pirinioetan eta Karakorumen abiatutakoak. Aipatzekoa da taldeak euskal erakundeekin dituen ikerketa-kontratuak. Ekoizpen zientifikoaren aldetik, 70etik gora argitalpen ditu nazioarteko aldizkari zientifikoetan. Hamabost bat doktore-tesi zuzendu ditu. Eusko Jaurlaritzako Uraren Kontseiluko eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kidea da. Ezagutzaren dibulgazioan dabil aspalditik hainbat hedabidetan.

ARTIKULUAK

  1. Lurra, itsasoak, eguratsa
    Iñaki Antiguedad Auzmendi |- 1990.urtea, 057. zenbakia
  2. Ur berdearen garrantzia klima-krisiaren aurrean
    Iñaki Antiguedad Auzmendi Ane Zabaleta Lopetegi |- 2021.urtea, 245-246. zenbakia