Ostirala, 2024ko urriak 04
Gora joan

JOSEBA AZKARRAGA ETXAGIBEL

Joseba Azkarraga Etxagibel (Abadiño, 1972). Soziologian doktorea da. Urte asko Mondragon Unibertsitatean eman ondoren, egun Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle eta ikertzailea da. Bere interesgune nagusia da trantsizio ekosoziala eta hazkunde-osteko gizartea, eta nagusiki horiei loturiko subjektibotasuna eta alderdi psikokulturala (baita bestelako alderdi batzuk ere: elikadura burujabetza, erresilientzia komunitarioa, politika ekosozialak, edota ekonomia sozial-solidarioa). Hainbat argitalpen ditu: besteak beste, Berandu baino lehen (Alberdania, 2009) eta Euskal harriak. Trantsizio sozio-ekologikorako gogoetak (Alberdania, 2011) saiakerak. Eusko Jaurlaritzaren ‘Euskal Gizartearen Egoera’ ikerketa saria jaso zuen euskal kooperatibek aro globalean bizitako transformazioez eginiko ikerketagatik, eta saiakera lanengatik ere sariak jaso ditu. Euskal Gune Ekosozialistako kide da.

ARTIKULUAK

  1. ‘Harrigintza’ berria. Apunteak hazkunde-osteko euskal herrigintzaz
    Joseba Azkarraga Etxagibel |- 2014.urtea, 202. zenbakia
  2. Ekodistopia prospektiban, EHkotopia perspektiban
    Joseba Azkarraga Etxagibel |- 2020.urtea, 239. zenbakia