Osteguna, 2020ko urriak 22
Gora joan

Mikel Urdangarin Irastorza: 'Gizabere kooperatiboa krisian bizitzeko mito gisa: zaurgarritasuna, interdependentzia eta erantzukizuna'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Kongresuak ikertzaile berriei ere leku egin nahi izan zien, eta atal horren baitan hartu zuen hitza Mikel Urdangarin Irastorza UPV/EHUko filosofia doktoregaiak 'Gizabere kooperatiboa krisian bizitzeko mito gisa: zaurgarritasuna, interdependentzia eta erantzukizuna' hitzaldiarekin. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.