Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Haritz Garmendia Iturria: 'Hauteskunde lerrokatzeak: euskara eta boto abertzalea'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Kongresuak ikertzaile berriei ere leku egin nahi izan zien, eta atal horren baitan hartu zuen hitza Haritz Garmendia Iturria UPV/EHUko soziologia doktoregaiak 'Hauteskunde lerrokatzeak: euskara eta boto abertzalea' hitzaldiarekin. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.