Asteartea, 2020ko uztailak 14
Gora joan

Joxe Azurmendiren 'Euskal Herriko Pentsamenduaren Historia' liburuaz

Euskal Herriko pentsamenduaren eta eskolen historia arakatzen urteak eman ditu Joxe Azurmendi pentsalariak (Zegama, 1941), han-hemen argitaratutakoa batzen eta aztertzen, eta lan eskerga horren emaitza da UPV/EHUko Joxe Azurmendi Katedraren eta Jakinen elkarlanari esker argitaratu berri den Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Eskolaren eta gogoetaren lana gizaldiz gizaldi liburua. Horixe izan dute solasgai Lorea Agirre Dorronsoro Jakineko zuzendariak, Xabier Eizagirre Jakineko erredakzio buruak eta liburuaren prestatzaileak, IƱaki Zabaleta Gorrotxategik Pentsamendu Garaikidearen Joxe Azurmendi Katedra proiektuaren koordinatzaileak eta Antonio Casado da Rocha UPV/EHUko Hedakuntza Zuzendariak. Entzun hitzaldia.