Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua
Jakin irratian

Euskara batuak zer behar du?

Arantzazuko Biltzarra ospatu zenetik mende erdi beteko da. Aurrera begira ipintzeko aitzakia zaio Jakini.

2018-05-03

50. beteko dira euskara batuaren sorreratzat jotzen den Arantzazuko Biltzarra ospatu zenetik. Urteurrenak atzera nola aitzinera begitzeko aukera eskaini dio Jakini. Euskara batuaren erronkei, alegia. Horretarako, Irene Arrarats Berriako euskara zuzentzailearen eta Pruden Gartzia Euskaltzaindiako Azkue liburutegiko liburuzainaren gogoetak jaso ditu irratirako egindako erreportaje honetan. Biek ere hartu baitute parte 'Euskara batuak 50 urte. Noranahiko izateko erronka' Jakin monografikoan. Euren gogoetekin zirriborratu ditugu aurrera begira urratu beharreko bideak. ENTZUN erreportajea.