Hasiera >Egilea >Joan Mari TORREALDAI

JOAN MARI TORREALDAI

Joan Mari TORREALDAI Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942). Teologian eta Informazio Zientzietan lizentziaduna eta Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktorea da. Jakin aldizkariaren zuzendaria izan da 1967tik 2014 arte, eta gaur egun Jakin Fundazioaren lehendakaria da. Ibilbide luzea du euskalgintza eta kulturgintzaren esparruan: Anaitasuna hamabostekariaren zuzendaria; Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat, eta Elkar Fundazioaren Patronatuko kidea; Euskaldunon Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko kidea eta lehendakaria... Bere ikergai nagusiak dira euskararen eta euskarazko kultura idatziaren historia soziala, liburuaren mundua, euskarazko komunikabideak eta zentsuraren auzia frankismo garaian. Hainbat aldizkaritan (Jakin, Anaitasuna, Egan, RIEV, Euskera...) idatzitako artikulu ugariez gain, 20 liburutik gora argitaratu ditu; besteak beste: Euskal idazleak, gaur (Jakin, 1977), Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua (Jakin, 1997) eta Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura (1936-1983) (Susa, 2000), baita XX. eta XXI. mendeko euskal liburu guztien katalogoak ere. 2007tik euskaltzain osoa da.

ARGITALPEN GUZTIAK

ARTIKULUAK
Diruz lagundua:

JAKIN FUNDAZIOA

Tolosa hiribidea 103 - 1C

20018 DONOSTIA

943 218 092

jakin@jakin.eus