Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan

Txillardegi Jakinen

Txillardegi hasiera-hasieratik izan zuen Jakinek lagun eta lankide: 1958ko Jakin aldizkariaren 6. zenbakian argitaratu zuen lehen artikulua, Iñaki Bastarrika orduko zuzendariari igorritako eskutitz polemikoa, hain zuzen. Geroztik, hainbat aldiz kolaboratu zuen Jakinen, aldizkarian ez ezik, baita liburu bildumatan ere. Aipagarria oso 1974an Jakin Sorta bilduman argitaratutako Euskara batua zertan den liburua, hiru edizio izan zituena.

Txillardegi Jakinen idazle izateaz gain, berari buruzko hainbat azterlan argitaratu dira Jakinen (1999ko 114. zenbaki monografikoa eta 2004an Joan Mari Torrealdaik idatzitako artikulu luze eta mamitsua, besteak beste), eta gaur egun ere egile askoren erreferente izaten jarraitzen du.

Txillardegiren idazlanak Jakinen

Liburuak

Euskara batua zertan den. Jakin Sorta 8. Jakin. Tolosa. 1974. 220 or.

Liburu zatiak

«Zalantzatan dagoen apaiz horri», in: Askoren artean (1971): Erlijioa hauzipean. Jakin Sorta 5. Jakin. Tolosa. 207-215.

Artikuluak Jakin aldizkarian

«Iñaki Bastarrika'ko Jaunari eskutitza». Jakin 6. 1958: 85-93.

«Gogaide ez, baiña bai adiskide (Orixe Jaunari, begiramenduz eta adiskide antzera)». Jakin 14. 1961: 52-54.

«Lévy Strauss-ek Unamuno-rengana». Jakin 20. 1965: 6-15.

«Elkarrizketa. "Kamiñazpi" Jaunari». Jakin 20. 1965: 21-24.

«Unamuno ala James?». Jakin 21. 1966: 81-84.

«Gure eginkizunaz». Jakin 24. 1967: 1-7.

«Marxismoa modan egon zan. Rikardo Arregi'ri erantzunez». Jakin 26. 1967: 3-21.

«Sinistu ezinean iges egin behar». Jakin 27-28. 1967: 16-22.

«Estrukturalismoaz zenbait hitz». Jakin 29. 1968: 15-29.

«Gerediaga-Elkarteak eratutako biltzar-kideei». Jakin 31-32. 1968: 66-70.

«Txaho Zuberotarra eta Lehenengo Karlistada (Zenbait izkriburen berri)». Jakin 33. 1968: 18-22.

«Txekoslobakia. Hizkuntzaren pizkundeaz bi hitz». Jakin 35. 1969: 58-65.

«Cymru/Gales». Jakin 2. 1977: 66-71.

«Euskalerriko Atlas Etno-Linguistikoa». Jakin 32. 1984: 139-148.

«Euskararen erabilpenaren azterketaz». Jakin 36. 1985: 69-78.

«Irakaskuntzaren hizkuntzaren hautaketa Unibertsitatean». Jakin 130-131. 2002: 95-116.

«Jakin: 1956-2006». Jakin 155. 2006: 9-11.

Itzulpenak

Memmi, Albert: Kolonizatuaren ezagugarria. Jakin. Tolosa. 1974. 162 or.

Berredizioak

Euskara batua zertan den. Hirugarren edizioa. Jakin Sorta 8. Jakin. Tolosa. 1977. 293 or.

Txillardegiri buruz besteek idatzitakoak Jakinen

Txillardegiri buruzko idazlanak

Liburu zatiak

Begiarmen: «Hizkuntza, pentsakera eta herrikidetasuna Larresoro baitan», in: Begiarmen (1974): Sei idazle plazara 1. Mitxelena, Aresti, Larresoro. Jakin. Tolosa. 79-108.

Artikuluak Jakin aldizkarian

Bastarrika, Jakoba Iñaki: «"Txillardegi" jaunari». Jakin 5. 1957: 99-102.

Bastarrika, Jakoba Iñaki: «"Txillardegi" jaunari erantzuna». Jakin 6. 1958: 94-98.

Azurmendi, Joxe: «Jainkoaren billa». Jakin 20. 1965: 38-46.

Torrealdai, Joan Mari: «"Zelo akademikoak" eta beste». Jakin 29. 1983: 131-132.

Torrealdai, Joan Mari: «Batasunaren bidea urratsen. Txillardegiren eragintza praktikoa». Jakin 204. 2014: 11-94.

Txillardegiri egindako elkarrizketak

Intxausti, Joseba: «"Txillardegi"-rekin solasean». Jakin 12. 1960: 81-86.

Txillardegiren liburuei egindako erreseinak

Orixe: «"Peru Leartza'ko" Txillardegi'ren liburua». Yakin'en geigarri 5-6. 1960: 5-7.

Garate, Gotzon: «Elsa Scheelen». Jakin 11. 1979: 95-103.