Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan

NEREA ARRUTI ETXEBERRIA

Nerea Arruti Etxeberria (Zarautz, 1966). Euskal Filologian lizentziaduna eta Hego Ameriketako Literaturan doktorea da. Londresko Goldsmiths College Unibertsitatean eta Eskoziako Aberdeenekoan irakasle titularra izan da. Bertan Filosofia Saileko kideekin traumaren eta errepresentazioaren arteko harremanari buruzko ikerketa proiektuan parte hartu zuen (‘Trauma, Therapy and Representation’, Edinburgh University Press, 2007). Egun Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren Saileko irakaslea da, eta bigarren doktorego tesia ikertzen ari da EHUn: kartografia eta irudimena euskal poesiagintzan. Jorge Oteizaren praktika jarraituz, laboratorio txikiak aldarrikatu ditu bere lan akademikoan.

ARTIKULUAK

  1. Traumaren ondoren: gehiegizko oroimena eta ahanzturak euskal literaturan
    Nerea Arruti Etxeberria |- 2021.urtea, 244. zenbakia